XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anaios egun batez solasten asi zitzaion.

Oreinak astapenean, herabe bait zen, ez zion deus ere erran; bainan emeki emeki adiskidetzen zioazten eta denbora laburraren buruko minak bilakatu ziren.

Oreina Mayi deitzen zen.

Ni lehen lurralde eder eta zoriontsu bateko Mayi ninduzun, neskatxa eder bat.

Orai, aldiz, oreina nauzu eta etxeko orek arrapatu nahi nauzute.

Anaios, otoi, zaindu nezazu ehiztari eta orengandik; arrapatuz gero hilen nauzute-ta.

Eta zein dituzu zakur horiek, Mayi? Zergatik segitzen zaituzte?.

Etxekoak dituzu; lehen ene haurrideak zenituen eta orai zakur bilakatuak dituzu.

Ez duzia sumatzen nik dautzudan usaina? Hori duzu erakartzen dauzkitzuna gure etxeko zakurrak oro, ehiztari beltzak xaxaturik; eta haien itsumenean deusetaz oroitu gabe autsikika hilen ninduzukete, ni jan beharrez.

Ez Mayi, ez. Nik zainduko zaitut.

Nik gure mendi, leize eta oihanak ongi ezagutzen ditut eta ez zaituzte arrapatuko.

Orduz geroztik Anaios oreinarekin zabilen; beti elkarrekin bide zaharretan barna ehiztari eta beste jendeengandik urrun eta iheska.

Ehiztari beltza ortzimugan agertzen zenean Anaiosek ardi larruz izkutatzen zuen oreina; zakurrak trumilka iragaten ziren zaunka eta amorraturik oreinaren xerka.

Egunez eta gauez babes leku bila ibiltzera beharturik zeuden.

Anaiosek bazuen zenbait lagun han hemenka.

Noiz behinka baten edo besteren etxera joaten ziren; beti oreinarekin arro eta kontent.